94 625 02 28

Goikoibarra, 33-Pab.C
48.300 Gernika-lumo

Eskatu ezazu oraintxe bertan zure neurrira egindako aurrekontua eta frogatu GERNIKA GARBIKETAK enpresaren kalitatea.

ESKATU AURREKONTUA

¡¡ESKAINTZA BEREZIA ALFONBREN GARBIKETAN!!       Jaso eta eraman dohain*

Negozioen garbiketa

  • Aldizkako mantentzea

Ez zaitez arduratu zure negozioaren garbiketaz. Garbiketarik onena eskaintzen dizugu, betiere kalitaterik onenean. Garbiketa-maiztasunen kontrola kudeatzen dugu eta zerbitzuak egoki funtzionatzeko behar diren tresna eta produktuak berriz jartzen ditugu. Higiene eta osasun baldintza ezin hobeak bermatzen ditugu, langileen gaixotasun eta bajen arriskua murriztuz.

  • Altzarien garbiketa

Kasu bakoitzerako materialik egokienak erabiltzen ditugu, zur noble eta material teknikoari arreta berezia jarrita.

  • Lurzoruen garbiketa

Lurzoruen garbiketan emaitzarik onenak eskaintzen ditugu, baita horren osteko mantentze-lanean ere. Garbiketa eta tratamendua pertsonalizatua egiten dugu lurzoruaren arabera, berri-berri mantentzeko.

  • Ostalaritza-zerbitzu eta jatetxeen garbiketa

Mota honetako negozioetarako garbiketa berezia. Kalitate kontrastatua, galdetu konpromiso barik.

  • Toldo eta pertsianen garbiketa

Zure negozioari aurpegia garbituko diogu, bezeroei begirako irudia hobetzeko.

  • Kristalen garbiketa

Zure negoziorako erakusleihorik onena lortuko duzu beti, kristalak garbitzeko gure zerbitzua erabilita. Kristal garbiak dituen erakusleihoa beti da erakargarria.

  • Komunen garbiketa

Zure negoziorako hain garrantzitsua den komunen egoera optimizatzen dugu, desinfektatze eta garbiketa prozesuen bidez.