94 625 02 28

Goikoibarra, 33-Pab.C
48.300 Gernika-lumo

Eskatu ezazu oraintxe bertan zure neurrira egindako aurrekontua eta frogatu GERNIKA GARBIKETAK enpresaren kalitatea.

ESKATU AURREKONTUA

¡¡ESKAINTZA BEREZIA ALFONBREN GARBIKETAN!!       Jaso eta eraman dohain*

Mantentze garbiketak

Mota guztietako mantentze-garbiketak egiten ditugu eskatutako maiztasunekin, eta horrez gain, zerbitzua burutzeko beharrezkoak diren higiene-produktuekin hornitzen ditugu (aire-gozagarriak, xaboi-euskarria, zelulosak…).

  • Jabekideen komunitateak

Ez zaitez arduratu komunitateko garbiketaz eta kontratatu ezazu zure atariko beharrizanetara gehien egokitzen den zerbitzua.

  • Enpresa eta lantegiak

Garbiketa eta mantentze-lan pertsonalizatuetarako zerbitzua eskaintzen dugu, enpresek itxurarik onena izan dezaten. Higiene eta osasun baldintza ezin hobeak bermatzen ditugu, langileen gaixotasun eta bajen arriskua murriztuz.

  • Garajeak

Garajea egoki mantentzea lortuko duzu gure garbiketa zerbitzua kontratatuta; horretarako makinarik eraginkorrenak ditugu. Kontratatu gaitzazu, eta gu arduratuko gara guztiaz. Beharrezko maiztasun eta lanetara egokituko gara.

  • Bulegoak

Zure lanerako lekua garbi mantentzea ezinbestekoa da negozio guztietan. Hori dela eta, arduratzen gara zure bulegoko garbitasunaz, garbitasun baldintza egokiak bermatzeko.

  • Komertzio eta lokalak garbitzea

Saltoki garbi bat askoz leku erakargarriagoa da bezeroentzat. Zure negoziorako garbiketa zerbitzu guztiak eskaintzen dizkizugu; kristal, toldo eta pertsianen garbiketatik hasi eta garbiketa osoetara arte.

  • Zentro publikoen garbiketa

Eskatutako maiztasunarekin garbitzen dugu, erabiltzaileek udal sail horietako instalazioak egoera ezin hobean aurki ditzaten.

  • Ikastetxeen garbiketa

Mantentze-lan osoa, mota horretako zentroek eskatzen dituzten higiene-baldintzak zehatz zainduz.