Garbiketa Orokorrak

Garbiketa Orokorrak

Etxebizitza eta eraikinen garbiketak
Etxebizitza osoa sakon garbitzen dugu, bazter guztietara helduz eta berri itxura emanez. Zure beharrizanetara egokitzen gara.

Ezbeharrak izan dituzten partikular, enpresa eta aseguruen garbiketak
Ezbeharren bat izan ondoren, geuk garbituko dugu, momentu horretan behar duzun lasaitasuna emanda.

Obra edo berriztatze osteko garbiketak
Obra edo berriztatze lan bat egin ondoren, zure etxeari azken ukitu ezin hobea emango diogu, garbiketa osoko zerbitzuarekin.

Pisu eta lokalak hustu eta garbitzea
Pisu eta lokalak hustutzeko zerbitzua eskaintzen dugu eta geu arduratzen gara horretarako behar diren edukiontziak kontratatzeaz ere. Zerbitzua garbiketa onenarekin errematatzen da.

Ostalaritza zerbitzu eta jatetxeen garbiketa
Sektore konplexu horretako azaleretarako produktu eta makina eraginkorrenak ditugu.